Pandemia garaian hitzaldi batean izan naiz: Tarugoconf
#tarugo5 datorren urriaren 23an ospatuko dela iragarriko dugu gaur
Hoy anunciaremos que el próximo 23 de octubre se celebrará la #tarugo5
Horrela hasten zen 2020ko martxoaren 1ean jasotako e-maila. Urteak daramatzat Bonilista-n harpidetuta, eta igande horretan David Bonilla-ren newsletter-a @tarugoconf-ri buruz zihoan.
Koronabirusaren agerraldiaren histeria kolektiboaren erdian, eta mundu osoan ekitaldiak bertan behera uzten ari direnean, seguruenik historiako unerik txarrena izango da konferentzia tekniko bat iragartzeko, baina Tarugoconf ez da konferentzia bat bakarrik, nahiz eta batzuetan ahaztu egiten zaigun. Niri lehena.
En medio de la histeria colectiva por el brote de coronavirus, y cuando se están cancelando eventos por todo el mundo, probablemente sea el peor momento de la Historia para anunciar una conferencia técnica, pero la Tarugoconf no es solo una conferencia aunque -a veces- se nos olvide. A mí el primero.
Denok ikusten genuen koronabirusak gure bizitzetan eragina izango zuela, baina ez genekien benetan nolako inpaktua izango zuen.
Oraindik gogoan dut nire senarrarekin izandako elkarrizketa bat: “ea 15 egunez dena ixten duten, eta horrela Pazko astean Benidormera joan ahal izango dugun”.
Oker nengoen 😩: 15 egun… Pazko astea… Urriaren 23a…
Beste hau ere pentsatu nuen: “Puf, ez legoke gaizki azkenean Tarugoconfera joan ahal izatea, baina ea nola antolatzen naizen txikiekin… Prf. Alferkeria. Uste dut aurten ere ez naizela joango”.
Bigarren akatsa: aurten bai, Tarugoconfera JOAN NAIZ 😃.
Uztailaren 5ean dena aldatu zen. Bonilista jaso nuen eta bertan hurrengo teaser-a ekitalditik espero genezakeena agertzen zen. Uztailaren 6an nire early bird sarrera erosita nuen: Nire itxaropena ikaragarria zen. Twitterren ditudan kontaktu gehienak tarugers dira, beraz, aurreko urteetan Tarugoconferi buruzko txioez beteta izan nuen nire TLa, eta bideo bat ikusi ondoren… Urriaren 23a iristeko irrikaz nengoen. Online konferentzia bat zenez, zalantzak eta mesfidantzak nituen. Nolakoa izango da? Posible izango al da networkinga egitea? Ni hain pozik nengoen bertaratu ahal izan nintzelako eta banekien beste batzuetan horren arrakasta handia izan zuela, ezen ziur bainengoen guay izango zela. Spoiler: ez zen horrela izan, oker nenbilen.
Nire esperientzia uztailaren 6tik azaroaren 28ra arte kontatu nahiko nuke. Nire iritzi pertsonala ematea (eta kontuz! hau, ipurdia bezala da, bakoitzak berea du). Beraz, etortzerik izan ez dutenentzat eta interesa dutenentzat, eta nire etorkizunarentzat… hementxe dago hitzaldi honetan izan nuen feelinga.
Ekitaldi aurreko antolaketa
Sarrera erosi nuenetik azaroaren 27ra arte (azkenean konferentzia egin zen eguna) mezu elektronikoak jasotzen joan naiz noizean behin: konferentzia nola garatuko zen, zein diren babesleak eta zertan aritzen diren, erremintak erabiltzeko jarraibide zehatzak… zoragarria. Erabaki jakin batzuk hartzeko konferentzian izena eman genuenei galdetzea ideia paregabea iruditzen zait: ekitaldiaren parte sentiarazten zaitu. Hitzik gabe.
Kit ofiziala
Ekitaldietako pegatinen, kamiseten eta abarren zale amorratua naiz. Online izango zenez, betiko merchandising-a ez genuela jasoko pentsatu nuen hasieran… baina zein ekitaldik ez du bere kit propioa 😏? Kamiseta (bozketa bidez aukeratzen duguna) bikaina da eta pegatinak oso politak dira…. eta galtzerdiak(@Deiser-ren eskaintza) zer esanik ez!
Dena garaiz iritsi zen, nire kasuan urriaren 29an. Libreta bat 📗 edo faltan bota dut (papertegien zalea naiz 😊), baina babesle baten libretatxo bat “irabazi” nuen @StackScale_ES, beraz… Zer gehiago eska nezake?
Networking
Antolatzaileen helburuetako bat networking aberatsa izatea zen, aurrez aurrekoaren antzekoa. Niri dagokidanez, egia da networkingetik atera nezakeen etekin guztia ez dudala atera: baina nire izaera da eta onartu behar dut jendearengana “hurbiltzea” kosta egiten zaidala (bai aurrez aurre eta baita online ere). Gainerako parte-hartzaileengandik nabaritu dudanaren arabera, arrakasta handia izan da, beraz… helburua bete dela uste dut!
Ekitaldia
Eguna iritsi zen. Urduri nengoen, kilimak sabelean, hastear dagoen ekitaldi batean izaten direnaren antzera… berdin-berdin. Ezin izan nuen icebreakers saioetan egon, ezta pelikula ikusi ere (errektore-kontseiluko bilera ikastolan), baina ostiral arratsaldea niretzat bakarrik nuen.
Sekretu bat kontatuko dizuet? 20:00ak arte edo portatilean egotea pentsatzen nuen, eta ondoren afaltzera joatea… Baina… benetan nolakoa izan zen nire arratsaldea? Hitzaldia egongelako telebistan jarri nuen, senarrak eta biok sofa guretzat hartu genuen (ia ezinezkoa da beste edozein ostiraletan) eta han igaro genuen arratsalde osoa. “Pseudo break” moduko bat 20:00ak aldera iritsi zen, eta momentu hori aprobetxatu genuen afaltzeko, eta hitzaldiarekin jarraitu genuen amaitu zen arte (22:00ak pasata, oker ez banago).
Zer da gehien gustatu zitzaidana? DENA. Hain ono pasatu nuen, hain atsegingarria izan zen dena…
Hitzaldi/une bakoitzetik zerbaitekin gelditzen naiz. Bakoitza esaldi batekin laburbiltzen saiatuko naiz.
Hitzaldi bakoitzaren jatorrizko izenburua mantendu dut
20 años de desarrollo de software (by @javisantana)
Errepaso bikaina. IE6, flash… Eguberri eguneko loteriaren emaitzak jasotzen zituen webgunea nola (eskuz) eguneratzen zuten istorioarekin gelditzen naiz. Zer nolako tentsioa! Eta bi hitz ikasi nituen: caraboli eta manzanillo
CriptoCovid (by @CarrascosaCris_)
Erabat ezezaguna egiten zaidan mundua (Bitcoinetik haratago). Gauza askorekin geratuko nintzateke, baina bakarra aukeratu behar dudanez: zerbaitek egia izateko onegia badirudi, ez da ona. Kontuz!
La bárbara historia de Conan (by @diegorlosada y @lasote)
Solasaldi honetatik ezin naiz gauz bakar batekin gelditu, dena izan zen primerakoa: historia… nola kontatu zuten… transmititu zuten pasio eta giro paregabea… Inspirazio handikoa izan zen.
Lo veo todo negro (by @kastwey)
Aspalditik jarraitzen dudan Juanjo “itxuragabetzeko” gogoa nuen. Solasaldia oso atsegina eta dibertigarria izan zen. Oso shortcut gutxi ezagutzen ditudala erakutsi zidan eta irisgarritasuna zein garrantzitsua den gogorarazi zidan (eta ez webgunean bakarrik). Nire seme-alabek hitzaldiaren zati bat ikusi zuten eta txundituta geratu ziren (batez ere urtean zehar irakurritako 100 libururen berri izan zutenean jjjj). Eredutzat hartzeko modukoa.
La tecnología (y el bisnes) detrás de un empaste (by Christian del Rey)
Harrituta geratu nintzen dentisten munduan dagoen teknologiarekin (nire dentistarekin hitz egin beharko dut?). Deigarriena iruditu zitzaidana: paper batetik hitz pare bat (Arial 2pt) moztearen bideo erakusketa… aho zabalik.
Videoyayadas y hackandemia en los tiempos del cocinamiento (by @Martixx)
Ransomware eta hainbat kakanahaste, eta ez enpresa handiei bakarrik… Enpresa txiki batek eraso bat jasaten duenean, aurrera ez egiteko aukera asko ditu… Arreta handiz ibili behar da, iruzurrak edonon daude, baita Twitterren ere.
Transparencia e Información durante el COVIDgedón (by @evabelmonte)
Aspalditik jarraitzen nuen, harekin uler nitzakeelako BOEn argitaratzen ziren igaro ditugun “faseen” murrizketak. Meritua da egunero BOErekin gosaltzea eta erakunde publikoen gardentasuna zaintzea.
Concursote de Lanzarote
Bikaina, tentsio handia, eta “shh shh ez dudala entzuten! Zein da erantzuna, zein? Ai ez zaidala iristen ez zaidala iristen” momentuak bizi genitun etxean. Super dibertigarria.
Verdad o mentira
Tarugo o Caballero @mcaballero-rekin aurreko momentu hori, hunkigarria izan zen. Gero oso tarte atsegingarria David, Miguel eta Crisi buruzko gauzak ezagutzen. Nik gehiago nahastuko nuke Cris Leirerekin (La Oreja de Van Gogheko abeslaria), baino bueno…
¿Cuánto saben los muggles de tecnología?
Dakietenen erantzukizuna da ez dakitenei irakastea. Teknologian bezala, bizitzako edozein gauzatan. (Zein sakon geratu zaidan)
La Jerocleta
Oso gertuko unea izan zen. “nola identifikatzen naizen” pentsatu nuen. Espero baino gehiago txiokatu genuen, beraz, primeran! Konturatzen ari naiz azkenean ez dakidala nork irabazi zuen🤔… ea enteratzen naizen jajaja).
Laburbilduz….
Esan bezala, formatua bikaina iruditu zitzaidan. Hitzaldiak eta elkarrizketak txundigarriak izan ziren (aupa parte hartu duten hizlariak!). Lanzaroteko konkurtsoak, lagaren gorabeherez gain, oso dibertigarriak izan ziren…
Izan ere, esan bezala, sinetsita nuen oso ona izango zela, baina ez zen horrela izan, oker nengoen (berriro). Neretzat izan da
IZAN NAIZEN HITZALDIRIK ONENA
Eta ez “online konferentzia” kategorian, ez: onena kategoria absolutuan.
Nire gainerako zereginekin uztartzeko aukera eman zidan, arratsalde-gau bat eta networkingerako astia besterik ez izatearekin. Eta nire familiarekin partekatzeko aukera eman zidan, oso garrantzitsua dena. Open spacea galdu izanak pena ematen dit.
Zer eramaten dut?
Arratsalde ona pasatzeaz gain, eta bizitako hitzaldi/une bakoitzari buruz esan dudanaz gain, aitortu behar dut ilusio handiz amaitu nuela ostirala. Hizlariek eta antolatzaileek pasio eta emozio hori transmititzen zuten… hainbeste lan eta ilusio sumatzen zen atzean… kutsatu egin nindutela. Niri izugarri gustatzen zait garapena, eta zortea dut horretan aritzeko, baina are kementsuago irten nintzen ekitalditik, ilusio handiagoarekin, motibazio handiagoarekin… atzean dagoen Tarugo komunitateak nire bidean lagundu eta bultzatu besterik ez didala egiten guztiz sinetsita nago.
Beraz, ESKERRIK ASKO ekitaldi hau posible egin duten GUZTIEI (hizlariei, babesleei, antolatzaileei… denei!).
Ea #Tarugo21 formatu honekin daukagun…
Beno, azkenean “txapa” puska bat atera zait… Eta ez dakit niretzat konferentzia hau zer izan den transmititzeko gai izan naizen… beraz, gehiago jakin nahi baduzue, argazkiak, bideoak, eta abar, Twitterren begiratu ditzakezue, #tarugo20 traolarekin gori-gori egon baitzen.