• Pandemiaren amaiera urruneko lanaren amaiera izango al da?

    2013an ARIMA sortu genuenean, urruneko lana ahalbidetuko zuen enpresa bat izango ginela argi genuen. Funtsean, erabaki hau guztiz berekoia izan zen, urrunetik lan egin ahal izateak, guri erraztazunak ematen bait zizkigun gure lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzeko.

  • Testcontainers: edukiontziak testing-aren zerbitzura

    Integrazio-testak baino gustokoago izan ditut beti unitate-testak, batez ere arrazoi honengatik: ez dut kanpoko ezer behar hauek pasa ahal izateko. Ez dut behar datu-base bat, kanpo-zerbitzu bat edo Kafka bat martxan izatea testak pasatu ahal izateko, eta ondorioz, garatu ahal izateko. Eta hori garapen-inguruneari dagokionez, zeren eta integrazio-ingurunea hartzen badugu...

  • AWS Lambda Funtzioak

    Azken aldian serverless hitza gero eta gehiago agertzen da post, foro edo softwarearekin erlazionatutako edozein baliabidetan. Laburbilduz, gure aplikazioa exekutatzen den makinaz ez arduratzea eta horren hedapen prozesua arintzea inplikatzen duen kontzeptua da serverless. Ez da ulertzeko kontzeptu oso erraza, eta horregatik aurrerago beste post batean sakonduko dugu.

  • Nire esperientzia CKA azterketarekin

    Joan zen martxoaren 22an Linux Foundation-en parte den CKA ziurtagiriaren azterketa egin nuen. Post honen bitartez nire esperientzia kontatu nahi dizuet, nola prestatu nuen eta zer espero daitekeen azalduz. Bide batez, orain dela hilabete batzuk Fernandok, nire lankideak, idatzitako posta irakurtzea gomendatzen dizuet. Bertan zehaztasun handiarekin azaltzen du azterketa honetan...

  • Java Docker edukiontzietan exekutatzea bideragarria al da?

    Gure inguruan enpresa asko daude Java erabili izan dutenak beraien aplikazioak garatzeko. Horretarako Spring, Tomcat, Weblogic eta JPA bezelako tresnak erabili ohi dira. Azpiegitura hau nahiko egonkorra izan da beti eta aldaketa gutxi jasan ditu.

  • Gure hautaketa prozesua

    Orokorrean hautaketa prozesuak nahiko gogaikarriak izaten dira hautagaientzat. Ohiko urduritasunari, hautagaiak eroso ez egotea bilatzen duten teknikak erabiltzea geroz eta ohikoagoa da. Hau lortzeko, elkarrizketatzaileak galdera arraroak egin edo tentsio handiko egoerak eragiten saiatzen dira askotan. Dagoeneko oso ezagunak diren galdera tipikoez gain: zein da zure bertuterik onena? zein da...

  • [CSS] Switch off the lights

    Azkenaldian, erabiltzaileen interfazeetan “modu iluna” erabiltzea bogan dago. Lehen aplikazio gutxi ziren interfazeetan kolore argiak erabiltzen ez zituztenak eta aldatzeko aukera ematen zutenak (Youtube adibidez), izkutuan zegoen konfigurazio baten bitartez izaten zen. Hau da, aplikazio gutxi ziren aukera hori eskaintzen zutenak eta aukera ematekotan, aplikazioz aplikazio ezarri beharreko konfigurazio bat...

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Gure web gunea erabiltzearekin batera, gure cookie politikarekin bat zatozela onartzen duzu.

Cookie politika irakurri